lunes, 21 de mayo de 2012


IKASKIDEAREN EBALUAZIOA

Aurkene Uretaren bloga aztertu eta baloratuko dut jarraian. Horretarako, irakasleak emandako taula batean dauden irizpide batzuk erabiliko ditut.

Aipaturiko ikaslearen oharrak, hau da blogean dituen apunte edo ideiei dagokionez
Ohar ugaritasuna eta kalitatezkoak egin ditu, norberaren gogoetak,eta iruzkinak, azalpenak, adibideak, aipuak, irudiak…

Hauek modu egokian daude eta ohar ugari ageri dira. Horregatik 4=Oso ondo batekin baloratuko nuke.

Analisia eta gogoetari dagokionean, oso ondo moldatu da. Datuak modu argian azaltzen ditu, teoriarekin uztartuz eta bere gogoetak ere idazten ditu. Beraz, 4=Oso Ondo bat merezi duela esango nuke.

Sormena eta orijinaltasunari dagokioenean ere, ez du inongo arazorik izan, irudiak sartu ditu oharrekin batera, gogoeta pertsonalak ere agertzen dira aurretik aipatu dudan moduan eta informazio gehigarria ere sartu du bideo batzuen laguntzaz baliatuz. Beraz, baldintza guzti hauek betetzen dituenez 4= Oso Ondo moduan baloratuko nuke.

Atalen arteko lotura eta koherentziari dagokionez.
Irakurketa errazten duen egitura dauka. Loturak eta koherentzia zaindua dauka 4=Oso Ondo.

Hizkuntza modu egokian darabil, akats ortografiko edo gramatikalik gabe.
4=Oso Ondo.

Aurkezpena, sinplea da, detaile txiki batzuk dituelarik. Horrek ordea dotorezia ematen dio blog-ari. Ez ditu beharrezkoak ez diren elementuak sartzen bloga betetze aldera, eta dituen apaingarriak dotorezia puntua ematen diote 4=Oso Ondo batekin baloratuko nuke beraz.

Hona hemen Aurkene Uretaren link-a:
kuxkuxeatu.wordpress.com

sábado, 19 de mayo de 2012

Teknologi berriak gabonetako opari... 


Hona hemen youtubeko bideo bat non ikus dezakegun gabon hauetan izan diren opari ospetsuenak umeentzako. Mende hauetan ia ezinezkoa da ez jakitea gauza edo bestea baina beti teknologi berriak izaten dira. Gure kulturan sartu zirenetik gora joan dira haien salmentak eta nahiz eta ideia gustokoa ez izan beharrezkoak dira. Gurasoek ere hezkuntzan garrantzitsuak izatea eskeintzen dute. Zein da zure ikuspuntua? Teknologia hauek hezkuntzari laguntzen dio ala ez? Bota ezazue zuen iritzia:




Linka hauxe da: http://es.youtube.com/watch?v=3Z0rJxFM4nM
2 minutu baino ez dira, oso interesgarria da.

MINDOMOA



                                               TALDE LANA: ARBEL DIGITAlA

Arbel digitalari buruzko lana egin dugu lau ikaskidek, lan honekin eskolan erabiltzeko baliabide zein tresna berri bat ezagutu dugu. Gasteizko Urkide ikastetxean egon gara eta bertako irakasleak arbel digitalarekin egiten duen lana erakutsi digu beste gauzen artean...


 Arbel digitalari buruzko hausnarketa egiteko aukera izan dugu, honen alde onak eta txarrak ondorioztatuz.






LEHEN HEZKUNTZAN ERABILTZEKO BITARTEKOAK

IPUINA


Lehen Hezkuntzako edo haur hezkuntzan lantzeko moduko materiala dela esan nezake, nik lehen hezkuntzan erabiltzeko ipuin bat sortu dut, sei edo zazpi urteko haurrentzat, hain zuzen. Storybird errekurtsoaz baliatuz ipuin bat sortu dut. Ipuin honek haurrak irakurketan trebatzeko balio du baina baita balore batzuk transmitizeko ere eta gai batzuen inguruan eztabaida sortzeko. Hona hemen erregina eta lau senarrak izeneko ipuina:


KOMIKIA
Aukeratu dudan bigarren bitartekoa zoobursten bidez komiki bat egitea da. Lehen hezkuntzan erabiltzeko bitarteko egokia iruditzen zait, hainbat ikasgaietan erabiltzeko, kasu honetan olioaren birzikletari buruz egin dut komikia. Irudiak eta testuak nahastuz ikasleek errez ikas dezakete natura zaintzeko olioa birziklatu behar dela.

http://www.zooburst.com/zb_books-viewer.php?book=zb04_4fafb361312e0


Hau egin dudan beste komiki bat da, kasu honetan toondoo programa erabili dut, haurrekin egiteko baliabide ezin hobea iruditzen zait, marrazki asko aukeratzeko aukera dago eta zuk zeuk komikia sortzeko aukera ematen dizu, nahi duzun testua sartuz. Horrela eskolan edozein ikasgaietara moldatzeko aukera ematen du. Nik kasu honetan olioaren erreziklaiarekin aritu naiz.


STRATCHAREN ERABILPENA ESKOLAN

Bustillo hitzaldi bat ematen egon zen Gasteizko magisteritza eskolan orain bi aste, bertan, stracharen bidez aplikazio deigarri bat erakusten egon zen. Niretzat orain arte ezezaguna zen programa hau.
Scratcha bai ikasle eta baita irakasleek erabili dezaketen programa da. Programa honek ikasleek teknologia berrien gaitasuna lantzeaz aparte, beste gai desberdin batzuk lantzeko ere balio du, adibidez, mapak, matematikak, musika etab.
 Programa hau maneiatzen duzula frogatzeko lehenik eta behin jakin beharreko lehengo gauza da zertarako balio duten aukera guztiak, mugimendua, kontrola, itxura, sentsoreak, soinua, eragiketak, arkatza eta aldagaiak. Hauek kontrolatu ondoren oso garrantzitsua da jakitea bakoitzak zer behar duen funtzinatzeko, eta ze baldintza bete behar diren mugimendua edo ekintza emateko. Honekin oinarri bezala programa sinpleak egiten lortu beharko genuke, gure esagutzak frogatzeko, adibidez: ipuin bat, pin pon joku bat eta tribial bat esate baterako.
Eta hau guztiaz aparte programak berak eskaintzen ez dituen irudi eta objetuak gehitzen jakin beharko dugu, gure programa aberatsagoa egiteko.
Programa hau lagungarria izan daiteke klaseko metodologian, haurren interesa erraz erakar dezakeelako eta honi esker ikasgaiak lantzeko beste modu ikasleentzako interesgarriagoa bat izan daiteke, baina honek arazo bat dauka eta da, ezin dela kurtsoa osoa Scratcharen inguruan kokatu , eta horregatik interesgarria izan daiteke bakarrik gauza konkretu batzuk azaltzeko erabiltzea.

Gaitasun digitala ez da sarean nabigatzea, komunikatzea eta besteekin interkonektatuta egotea; teknologien berrien bitartez diseinatzea, nahastea eta garatzea baizik.

Ikasle eta irakasleengan pentsamendu sortzailea garatzen da.

Gaur egun, eskoletan hainbat material didaktiko digital sortzeko tresna ugari daude. Honek, materialak ikasleen premietara egokitzea ahalbideratzen du.

 Maila tekniko ezberdinetako tresnak aurki ditzakegu, batzuk oso errazak bere erabileran eta besteak konplexuagoak. Bigarren multzo honetan, “scratch” topa dezakegu.

Tresna hau erabiltzeak aukera zabalagoak ematen ditu: scratch-ekin, ariketa interaktibo erraz bat edota konplexutasun handia izan dezakeen, on-line rol joko bat sor daiteke. Honek ez du esan nahi teknikoki ezagutza handiegirik behar denik baizik eta tresnaren erabilera logikoa ezagutzea.

Beraz lehen aipatu dudan moduan, eta nik eskolan matematiketarako erabiliko nuke.Oso tresna egokia dela esan daiteke haurrekin programazioa eta logika matematikoa lantzen hasteko, eta beharrezkoa dena IKTak guztiz menperatzeko. Strachak matematika aztertzeko, ulertzeko erreztasuna ematen digu grafiko, testu, marrazki, argazki, mugimenduaren bidez. Aldi berean, tresna interaktiboa izatean haurrentzako motibagarria dela uste dut. Hainbat ariketa desberdin egin daitezke: piezak kriterio ezberdinen arabera sailkatu, konparaziozko jokuak egin, eraldakuntzak egin, joku logikoak, joku libreak, asmakuntzen jokuak...eta guzti hau matematikari aplikatuta.
Hementxe  stracharen adibide bat daukagu:



Schank: "El 'e-learning' actual es la misma basura, pero en diferente sitio"



Roger Schank inteligentzia artifizialean aditua da, berak eskolak gaizki hezitzen gaituela esaten du. Ikasi dezakegun guztia praktikotasunean oinarritu behar dela uste du. Ordenagailuak ez dira ondo erabiltzen. Hezkuntza sistemak bi gauza gaizki egiten du: zer irakasten dute eta nola irakasten dute. Galdera hau egiten du: zer erakutsi beharko genuke? Nola erakutsi bizitzera, nola ikasi aitona edo ama izatera. Baina eskolak ez gaitu honako hau erakusten. Gure bizitzari buruz, giza baloreak edo gustatuko litzaigukeen lanari buruz erabakiak hartzera erakusten ez diguten moduan. Eta nola irakatsi beharko genuke? Betiko klase magistralak ematen dituen irakaslearen formula eta azterketak egitearen formulak ez du funtzionatzen. Txikiak ginenean bezala ikasi beharko genuke: hizkuntza hitz egiten ikasten da, erabilera eta praktikaren bidez.


Hezkuntza praktikotasunean oinarrituta egon beharko litzateke, giza adimenak horrela ikasten duela azaltzen du bere liburuetan. Gizakiak adimen prozesu ezberdinak dauzka jaiotzen garenetik. Hauen bidez, argudiatu, erabaki, iragarpenak egiten ditugu…Ondo eginez gero bizitzan arrakasta izan dezakezu. Eskolan, aldiz, ez digute honako hau erakusten. Eskola ez da benetazko bizitzara moldatzen, eskolak fisikaren kausa-efektua erakusten du baina ez du ezagutza praktikoan oinarritzen eta hauxe bera da eguneroko bizitzarako behar duguna.


Roger Schankek uste du filosofía, literatura edo historia bezalako irakasgaiak ez direla ikasteko hezkuntza sistemak aurkezten dituen bezain garrantzitsuak. Ez zutela ikasleak hauek ikastera behartu behar. Historia ikasteko modu praktiko batez ikastea garrantzitsua izango litzateke, adibidez Frantsez Iraultzaren simulazio baten bidez.
Modu honetan, ordenagailuek asko lagundu dezakete egoera errealak adierazteko, hala ere ordenagailua edo tresna bera baino garrantzitsuagoa nola erakustsi da.

Eskolak behar ez direla eta eskolak deuseztatu beharko liratekela esaten du, eskolak gobernuak kontrolatzen ditu eta hauek eskolatik pertsona adimentsuak irtetzeko ez dira arduratzen, kontrakoa baizik, galdera gehiegi egiten ez dituzten pertsonak nahi dituzte, gauzak gehiegi konplikatzen ez dituztenak.


http://elpais.com/diario/2010/02/25/ciberpais/1267068270_850215.html

Manel Rives

DIVANEOS EN EDUCACION bideoaren gaineko hausnarketa (pentsamendu kritikoa)


Boluntade arazo bat da, eskola aldatu nahi izatea edo ez. Hezkuntza eredu diferentea. Teknologi berriak nolanahi jarri beharrean, sistema aldatu behar da, sistema berak, teknologiak aldatzen ditu. Gaur egun aintzinean egiten zen berdina egiten da, “pizarrilloarekin” egiten zen gauza bera. Ez gaude inbertitzen ari, gastatzen baizik. Ez dut topatzen eskola aldatzen ari garen aldeko diskurtsoa. Benetan eskola aldatu nahi dugu? Egun egiten dena, teknologiak eskolan sartu eta teknologiak eskola aldatuko duela pentsatzea da.


Errealitatea bestelakoa da, ez daukagu irakaslerik teknologi berrietan prestatutak, ezta TIC gelak ere. Adibide moduan, Manuel Rivesek plastilina erabiltzen du bere haurrekin jarduteko. Zer izan behar du TIC irakasle batek? lehenik eta behin autokritikoa izan behar du: zer egiten dut, nondik nator, nora noa, nora eraman nahi ditut irakasleak…halako galderak eginez.


Ikasleak informazio hartzaile hutsak ez izatea behar da, kreatiboak izatea, hain zuzen. Ez dago errezetarik, ezta ikasle, adin berezirik. Irakasle moduan ez duzu tip mota batekin lan egiten, ikasle guztiak desberdinak dira. Arriskatu behar dugu, arrisku kulturaren falta daukagu, baina saiatu behar gara, irakaslea ez da TIC bat izan behar, irakasle bat baizik. Baliteke, gure helburua plastilinazko panpin batzuekin lortzea. Era berean, testu liburua errekurtso ona da ondo erabili ezkero, baina, ez da 25 liburu behar gela batentzako, hau ez da bidea, batez ere, gauza bera modu digitalean ematen badigute. Ikaslegoari erakutsi behar zaio talde lana egiten, lan kooperatiboa, hain zuzen ere. Ezin da izan testu liburua erabiltzen den material bakarra izatea. Bestetik zenbait ikasgai ordu gutxi lantzen dira, beste batzuen artean musika adibidez.


Manuel Rivesen ustez mugikortasuna etorkizuna da, munduko zenbait herrialdeetan haurrak testuinguru formalean liburuak etzanda irakurtzen dituzte, hemen ezinezkoa izango litzateke. Honekin esan nahi dena da ikasteak ez daukala mugarik.


Ezin diogu ikaslegoari arrisku kultura izatera erakutsi, irakasleagoak ez duenean. Kreatibitatea behetik landu behar da, ez da hogeitabi urterekin egin behar, umetan kritikotasuna, adierazkortasuna…bultzatu behar da.

CRISTOBAL COBO ROMANÍ

Cambian las tecnologías, pero se replican los patrones y los errores del pasado.

Argi dago transizio fase batean gaudela eta teknologi berriek zenbait arloetan garrantzi handia hartzen dutela. Cristobalek dio teknologiak berak bakarrik ez duela hezkuntza arazoa konpontzen, hala ere, hezkuntza politika gehienak teknologi berrietan zentratzen dira. Hau kontradikzioa dela argi dago. Gaur egun oso ondo ikusten da teknologi berriak gelan sartzearen ideia, politika publikoek horretara bultzatzen dute. Baina , teknologi berriak aplikatzerakoan kreatibitatea, artea, disziplinen arteko elkartzea, adinartekotasuna…albo batera uzten dira.

Ze aldaketa aplikatu daitezke? Cristobal Cobo Romaník, nik bezala, ez du pentsatzen hezkuntzaren faktore bat aldatuta, beste osagai guztiak aldatuko direnik. Kontutan hartu behar da teknologi berriekin ez direla gizaki kreatiboagoak egingo, hobeto ingelesa ikasiko dutenak, taldean hobeto lan egingo dutenak. Modu honetan, berak uste du funtsezko berrikuntza beharko zela eta ezagutzak transmititzeko forma berriak bilatu, gai desberdinak nahasteko forma berriak.

Era berean, egiazko ingurunearekin lotutako informatika, eguneroko bizitzan sartuta dauden ikasgaiak beharko litzateke eta hezkuntza politikak aintzinako erroreak ekidin behar dituzte.

Cristobal Cobo Romaník esaten duen bezala, ordenagailuak gelatik atera behar dira, gelatik kanpo erabili, eguneroko bizitzan hain zuzen, noski eta haur guztiak makina berdinak erabili gabe: poltsikoko telefonoak, tabletsak…ere baitdaude.

Teknologi berrien erabilpena bultzatu behar da, arazoak espazio eta denbora desberdinetan erabiltzeko. Bestalde, haurrengan izera lehiakorra bultzatzea garrantzitsua da: hezkuntza ikastetxe garrantzitsuenak gauza interesgarriak egiten ari dira, esperimentazioaren bidez, arriskatzearen bidez.

“El aprendizaje invisible aipatzen du”, nondik doa berritze hori, zer edukiko dugu kontutan, ez da bakarrik makinak ahalik eta berriagoak izatea, arazoa errotik hartu behar dugu azalean besterik geratu gabe.

Las TIC y los nuevos paradigmas educativos

La transformación de la escuela en una sociedad que se transforma Roberto Carneiro




Roberto Carneiro-k testu honetan esaten duen bezala, gure komunikatzeko, entretenitzeko, negoziatzeko, gobernatzeko...e.a. erak aldatuz joan dira. Horretan IKTak eragina izaten dute, are gehiago askotan aldaketa horien "errudunak" dira.

Aldi berean, testuan hiru paradigmei buruz hitz egiten da: Lehenengo paradigma, "Hezkuntza zerbitzu gisa" da. Honetan, esaten du hezkuntza pertsonan eta bere komunitatearekin duen erlazioan zentratu behar dela. Hezkuntzan pertsona nolakoa den, ze interes eta abilezia dituen..hausnartu eta beti kontuan izan beharko genituzke, horrela hezkuntza eraginkorra lortuko genuke. Baina, hori egitea nahiko zaila da. Izan ere, gaur egungo ikastoletan klase bakoitzeko 25 ume egoten dira, gutxi gorabehera, eta irakasle bakarra. Beraz, nik uste dut arreta pertsonalizatua egitea...nahiko zaila egiten da.

Testuan esaten denez eta nik ere horrela pentsatzen dut eskola ez da fabrika bat izan behar, alde batetik pertsonekin lan egiten dugulako, eta bestetik, pertsona bakoitzak bere gauzak dituelako. Gainera, guztiok ez dugu berdin ikasten, metodologia eta motibazio ezberdinak behar izaten ditugu, ez dugu guztiok gauzak berdin ulertzen edota ikusten, baina, teoria oso polita da, praktikan ume bakoitzari behar den arreta ematea oso zaila edo ezinezkoa den moduan.

Bigarren paradigma, "ikasten duten eskolak" da. Hemen, Roberto Caneirok esaten du izaten ikasi, ezagutzen ikasi eta elkarrekin bizi izaten ikasi behar dugula. Hau guztia eginez eta ekinez ikasiko dugu. Eskolak hau guztia bultzatu behar duela uste dut, baina, eskolatik kanpo ere landu behar diren gauzak direla.

Azkenik, hirugarren paradigma "ikaskuntza prozesuen eraikuntza" daukagu. Mundua ezagutzeko, gauzak, edukiak..edozer ezagutzeko interakzioa behar dugu. Hots, gauzak ez dira ikasten edota ulertzen bakarrik ikusten badugu, ez, esperimentatu eta praktikatu behar dugu gauzak eta edukiak ondo barneratu ahal izateko, beraz, eskoletan ideia hau aurrera eraman behar da naitanahiez. Horrela egiten bada, ikusle pasiboak izanda..gure ikasleek ez dute ezer ulertuko, ezer barneratuko eta ez dira pertsona, ikasle eta gizaki bezala garatuko.

Informazio-teknologien kontzeptua eta "eskola2.0" inkesta

KIT definizioen gaineko benchmarking ezagutzaren gizartean


Testu honetan zehar Juan Cristobal Cobo Romanik Informazio-teknologiei buruz definizio bat proposatzen du, analisirako metodologia eta konpententzia digitalei buruzko proposamen kontzeptual bat ere. Erakunde internazional eta hezkuntza erakunde ezberdinek IKT-i buruz zer ulertzen duten jasotzen du.


Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) ekonomia, gizartea eta kultur bizitza erabat aldatzen ari direla pentsatzen dut: informazioa prozesatzeko, biltzeko eta transmititzeko ahalmen handia dutelako eta informazioa tratatzeko eta zabaltzeko era berriak eskaintzen dituztelako.


"Industria digitala" esan diezaiokeguna funtsean duela 30 urte sortu zen, lehen transistorea sortu zenean, hain zuzen ere. Hala eta guztiz ere, horren egoera une honetan dago gutxien zehaztua. Horrela, duela urte gutxi, zehazki 1990. urtearen hasieran, industria digitala merkatu eta teknologi ikuspegitik bi azpimultzo homogeneotan eta trinkotan bana zitekeen arren, gaur egun, autore eta aditu askok berez ez dela industria bakar eta independientea esaten digute, baizik eta, aldi berean, "teknologikoki elkartu eta banatu" egiten diren jardueren bilduma dela.


Ikus daitekeenez eta hamarkada honen azkenaldiko enpresen zurgapen eta bategite mugimendu ugariek adierazten digutenez, ikus-entzunezko sektorearen, informatikaren eta telekomunikazioen teknologi eremua eta horiekin loturiko merkatua erabat ari direla aldatzen pentsatzen dut. Izan ere, egoera "desegituratu" bateranzko joera agertzen baitute, eta egoera horretan, aipaturiko teknologien arteko konbergentzia nagusitzen da "multimedia" kontzeptuaren inguruan.


Multimedia Teknologia, testuak, irudiak eta soinuak erabiltzen dituen komunikazio-teknika da eta baita horien interaktibitate lokal edo urruna ere.


Multimedia nahiko helduta dauden hiru teknika batera erabilita lortzen da: telekomunikazioa, ikusentzunezkoa eta informatika. Denbora luzean zehar, hiru teknika horiek erabat autonomoak izan dira.


Telekomunikazioak, geroz eta korapilatsuagoak diren sareen bidez informazioa garraiatzen du herritarrrek edo adituek erabiltzeko; telefoniaren kasuan informazioa mundu osoan zehar banatzen dela uste dut, bere funtziorik nagusienak informazioa emititzea, transmititzea, komunikatzea eta jasotzea delarik.


Ikus-entzunezkoen teknologiak informazioa sortzen du; teknologia hau hasiera batean zinearen inguruan sortu zen eta, beraz, zinearen eragin handia du. Ikus-entzunezkoen merkatua publiko handiaren fantasian eta dibertsioan espezializatuta dago. Bere eginkizunik nagusienak produkzioa, banaketa, argitalpena eta erreprodukzioa dira. Masen bitartekoa da. Informatikak informazioa tratatzen du eta hasiera batean mundu profesionaleko aplikazioetan espezializatu zen; bere lehen aplikazioak gestio, zientzia eta industriaren ingurukoak ziren. Geroago, informatikak anitz arlo bereganatu ditu: irakaskuntza, medikuntza, garraioa, argitalpena eta abar. Esan daiteke, publiko handiari informatika 90. urteaz geroztik interesatzen zaiola.


Multimediaren prozesua oro har, beheko aldeko irudian adierazten da, sortzen denetik kontsumitzen den arte. Zirkulu bakoitzak aldi bat adierazten du eta gezi bakoitzak informazio-jario bat norabide bakarrekoa eta bikoa dena. Kateko aldi bakoitzean lanbide, teknika edo arau, merkatu eta agente jakin batzuk daude.



IRAKASLEEI “ESKOLA 2.0” PROGRAMARI BURUZ EGINDAKO INKESTA
Irakasleak zerikusi handia dute gai honetan, gaur egun teknologi berriak eskoletan abiadura handiz sartzen ari dira baina zer pentsatzen dute egungo irakasleak teknologia berri hauei buruz? Hori da oraingoan aztertuko duguna, horretarako "La Laguna" Unibertsitateko Manuel Area Moreirak egindako inkesta bat erabiliko dugu.
Irakasleek zenbait ideia aipatzen dituzte gai honen inguruan (TIC eta Eskola 2.0 programaren inguruan) Erkidegoko Mailan eta baita etapa ezberdinen mailan ere.
Lehen Hezkuntzako irakasleak Eskola 2.0rekiko balorazio hobeagoak dituzte DBHko irakasleak konparatuz.
Eskolako geletan teknologia asko dago, hala ere, gutxi dagoelaren ideia dago, teknologi berri gehiago nahi izaten da. Teknologi berriak aurrerapenekin lotzen dira, hala ere, ideia hau zalantzan dago eta teknologi berriak nola erabiltzen diren ikusi behar da.
Irakasleek beraz, uste dute IKTek ikasleengan eragin potitiboa ekarriko diola.
Nahiz eta teknologi berrien presentzia handia izan eskolan, gaur egun oraindik testu liburua eta arbela tradizionala dira erabilienak.
Ikastegiaren IKT koordinatzailearen irudia garrantzitsua dela pentsatzen da eta Eskola 2.0ren helburu eta ezaugarriei buruz informazio gehiago behar dela esaten dute.
http://www.slideshare.net/manarea/encuesta-prof-escuela202011?ref=http://tekberriak.wordpress.com/page/2/

SARRERA

Ikasgai hau erabat berria da niretzat, ezer gutxi dakit teknologi berrien inguruan, ikasgaihonetaz espero dudana, irakasle moduan eskolak ematerakoan teknologi berriak aplikagarriak izatea da. Etorkizunean hain beharrezkoak izango ditugun baliabide hauei buruz ideia orokor bat izatea izango da blog honen lana hain zuzen.

Gero eta tresneria gehiago dago eta hauei esker informaturik gaude, komunikatzen eta harremanatzen gara, esperientziak konpartitzen ditugu. Gure haurrak, txikitatik, tresna horiek erabiltzen ikasten dute, agian gu baino askoz arinago. Orain arte irakasleok izan dira erreferente nagusiak, gelako “jakintsuenak”, azalpenak, ezagutzak eta ikasketak jakinarazi dizkiete, eta guzti hau lortzeko erabili diren euskarriak, testu liburuak, entziklopediak, testu idatziak,….




Uste dut irakasleen lana ezinbestekoa dela, haurrak motibatu behar ditugu, baliabideak bilatu eta ahal den neurrian sortu, era eraginkorrean lan egin, egoera esanguratsuak sortu, haien akatsak onartu. Gure lana gaitasunetan oinarritu behar dugu. Hemendik aurrera ikasleen ezagutzaren prozesuan gidariak izan behar gara.

Hala ere, gaur egun teknologi berriak nolanahi eskoletan sartzeko joera dago. Kontutan hartu behar da teknologi berriekin ez direla gizaki kreatiboagoak egingo, hobeto ingelesa ikasiko dutenak, taldean hobeto lan egingo dutenak. Irakaskuntza berrikuntza behar dela argi dago, ezagutzak transmititzeko forma berriak bilatu, disziplina desberdinak konbinatzeko forma berriak, baina arazo hau ez teknologi berriekin soilik konpontzen.

Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.

Ikasleak informazio hartzaile hutsak dira, eskoletan ez da kreatibitatea bultzatzen, hau aldatu behar da. Ezin da izan testu liburua erabiltzen den materila bakarra izatea. Zenbait ikasgairi garrantzi gehiago eman behar zaie, ordu gutxi lantzen bait dira, musika adibidez.

Beraz, ikasgai honetatik eskatzen dudana irakasle moduan lan egiten dudanean, teknologia berriei buruz ideia bat izatea da eta eskolan tresna moduan erabili ahal izatea.