Schank: "El
'e-learning' actual es la misma basura, pero en diferente
sitio"
Hezkuntza praktikotasunean
oinarrituta egon beharko litzateke, giza adimenak horrela ikasten duela azaltzen
du bere liburuetan. Gizakiak adimen prozesu ezberdinak dauzka jaiotzen
garenetik. Hauen bidez, argudiatu, erabaki, iragarpenak egiten ditugu…Ondo
eginez gero bizitzan arrakasta izan dezakezu. Eskolan, aldiz, ez digute honako
hau erakusten. Eskola ez da benetazko bizitzara moldatzen, eskolak fisikaren
kausa-efektua erakusten du baina ez du ezagutza praktikoan oinarritzen eta hauxe
bera da eguneroko bizitzarako behar duguna.
Roger Schankek uste du filosofía, literatura edo historia bezalako irakasgaiak ez direla ikasteko hezkuntza sistemak aurkezten dituen bezain garrantzitsuak. Ez zutela ikasleak hauek ikastera behartu behar. Historia ikasteko modu praktiko batez ikastea garrantzitsua izango litzateke, adibidez Frantsez Iraultzaren simulazio baten bidez.
Modu honetan, ordenagailuek asko
lagundu dezakete egoera errealak adierazteko, hala ere ordenagailua edo tresna
bera baino garrantzitsuagoa nola erakustsi da.Eskolak behar ez direla eta eskolak deuseztatu beharko liratekela esaten du, eskolak gobernuak kontrolatzen ditu eta hauek eskolatik pertsona adimentsuak irtetzeko ez dira arduratzen, kontrakoa baizik, galdera gehiegi egiten ez dituzten pertsonak nahi dituzte, gauzak gehiegi konplikatzen ez dituztenak.
http://elpais.com/diario/2010/02/25/ciberpais/1267068270_850215.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario