sábado, 19 de mayo de 2012


SARRERA

Ikasgai hau erabat berria da niretzat, ezer gutxi dakit teknologi berrien inguruan, ikasgaihonetaz espero dudana, irakasle moduan eskolak ematerakoan teknologi berriak aplikagarriak izatea da. Etorkizunean hain beharrezkoak izango ditugun baliabide hauei buruz ideia orokor bat izatea izango da blog honen lana hain zuzen.

Gero eta tresneria gehiago dago eta hauei esker informaturik gaude, komunikatzen eta harremanatzen gara, esperientziak konpartitzen ditugu. Gure haurrak, txikitatik, tresna horiek erabiltzen ikasten dute, agian gu baino askoz arinago. Orain arte irakasleok izan dira erreferente nagusiak, gelako “jakintsuenak”, azalpenak, ezagutzak eta ikasketak jakinarazi dizkiete, eta guzti hau lortzeko erabili diren euskarriak, testu liburuak, entziklopediak, testu idatziak,….




Uste dut irakasleen lana ezinbestekoa dela, haurrak motibatu behar ditugu, baliabideak bilatu eta ahal den neurrian sortu, era eraginkorrean lan egin, egoera esanguratsuak sortu, haien akatsak onartu. Gure lana gaitasunetan oinarritu behar dugu. Hemendik aurrera ikasleen ezagutzaren prozesuan gidariak izan behar gara.

Hala ere, gaur egun teknologi berriak nolanahi eskoletan sartzeko joera dago. Kontutan hartu behar da teknologi berriekin ez direla gizaki kreatiboagoak egingo, hobeto ingelesa ikasiko dutenak, taldean hobeto lan egingo dutenak. Irakaskuntza berrikuntza behar dela argi dago, ezagutzak transmititzeko forma berriak bilatu, disziplina desberdinak konbinatzeko forma berriak, baina arazo hau ez teknologi berriekin soilik konpontzen.

Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.

Ikasleak informazio hartzaile hutsak dira, eskoletan ez da kreatibitatea bultzatzen, hau aldatu behar da. Ezin da izan testu liburua erabiltzen den materila bakarra izatea. Zenbait ikasgairi garrantzi gehiago eman behar zaie, ordu gutxi lantzen bait dira, musika adibidez.

Beraz, ikasgai honetatik eskatzen dudana irakasle moduan lan egiten dudanean, teknologia berriei buruz ideia bat izatea da eta eskolan tresna moduan erabili ahal izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario