sábado, 19 de mayo de 2012

CRISTOBAL COBO ROMANÍ

Cambian las tecnologías, pero se replican los patrones y los errores del pasado.

Argi dago transizio fase batean gaudela eta teknologi berriek zenbait arloetan garrantzi handia hartzen dutela. Cristobalek dio teknologiak berak bakarrik ez duela hezkuntza arazoa konpontzen, hala ere, hezkuntza politika gehienak teknologi berrietan zentratzen dira. Hau kontradikzioa dela argi dago. Gaur egun oso ondo ikusten da teknologi berriak gelan sartzearen ideia, politika publikoek horretara bultzatzen dute. Baina , teknologi berriak aplikatzerakoan kreatibitatea, artea, disziplinen arteko elkartzea, adinartekotasuna…albo batera uzten dira.

Ze aldaketa aplikatu daitezke? Cristobal Cobo Romaník, nik bezala, ez du pentsatzen hezkuntzaren faktore bat aldatuta, beste osagai guztiak aldatuko direnik. Kontutan hartu behar da teknologi berriekin ez direla gizaki kreatiboagoak egingo, hobeto ingelesa ikasiko dutenak, taldean hobeto lan egingo dutenak. Modu honetan, berak uste du funtsezko berrikuntza beharko zela eta ezagutzak transmititzeko forma berriak bilatu, gai desberdinak nahasteko forma berriak.

Era berean, egiazko ingurunearekin lotutako informatika, eguneroko bizitzan sartuta dauden ikasgaiak beharko litzateke eta hezkuntza politikak aintzinako erroreak ekidin behar dituzte.

Cristobal Cobo Romaník esaten duen bezala, ordenagailuak gelatik atera behar dira, gelatik kanpo erabili, eguneroko bizitzan hain zuzen, noski eta haur guztiak makina berdinak erabili gabe: poltsikoko telefonoak, tabletsak…ere baitdaude.

Teknologi berrien erabilpena bultzatu behar da, arazoak espazio eta denbora desberdinetan erabiltzeko. Bestalde, haurrengan izera lehiakorra bultzatzea garrantzitsua da: hezkuntza ikastetxe garrantzitsuenak gauza interesgarriak egiten ari dira, esperimentazioaren bidez, arriskatzearen bidez.

“El aprendizaje invisible aipatzen du”, nondik doa berritze hori, zer edukiko dugu kontutan, ez da bakarrik makinak ahalik eta berriagoak izatea, arazoa errotik hartu behar dugu azalean besterik geratu gabe.

Las TIC y los nuevos paradigmas educativos

La transformación de la escuela en una sociedad que se transforma Roberto Carneiro




Roberto Carneiro-k testu honetan esaten duen bezala, gure komunikatzeko, entretenitzeko, negoziatzeko, gobernatzeko...e.a. erak aldatuz joan dira. Horretan IKTak eragina izaten dute, are gehiago askotan aldaketa horien "errudunak" dira.

Aldi berean, testuan hiru paradigmei buruz hitz egiten da: Lehenengo paradigma, "Hezkuntza zerbitzu gisa" da. Honetan, esaten du hezkuntza pertsonan eta bere komunitatearekin duen erlazioan zentratu behar dela. Hezkuntzan pertsona nolakoa den, ze interes eta abilezia dituen..hausnartu eta beti kontuan izan beharko genituzke, horrela hezkuntza eraginkorra lortuko genuke. Baina, hori egitea nahiko zaila da. Izan ere, gaur egungo ikastoletan klase bakoitzeko 25 ume egoten dira, gutxi gorabehera, eta irakasle bakarra. Beraz, nik uste dut arreta pertsonalizatua egitea...nahiko zaila egiten da.

Testuan esaten denez eta nik ere horrela pentsatzen dut eskola ez da fabrika bat izan behar, alde batetik pertsonekin lan egiten dugulako, eta bestetik, pertsona bakoitzak bere gauzak dituelako. Gainera, guztiok ez dugu berdin ikasten, metodologia eta motibazio ezberdinak behar izaten ditugu, ez dugu guztiok gauzak berdin ulertzen edota ikusten, baina, teoria oso polita da, praktikan ume bakoitzari behar den arreta ematea oso zaila edo ezinezkoa den moduan.

Bigarren paradigma, "ikasten duten eskolak" da. Hemen, Roberto Caneirok esaten du izaten ikasi, ezagutzen ikasi eta elkarrekin bizi izaten ikasi behar dugula. Hau guztia eginez eta ekinez ikasiko dugu. Eskolak hau guztia bultzatu behar duela uste dut, baina, eskolatik kanpo ere landu behar diren gauzak direla.

Azkenik, hirugarren paradigma "ikaskuntza prozesuen eraikuntza" daukagu. Mundua ezagutzeko, gauzak, edukiak..edozer ezagutzeko interakzioa behar dugu. Hots, gauzak ez dira ikasten edota ulertzen bakarrik ikusten badugu, ez, esperimentatu eta praktikatu behar dugu gauzak eta edukiak ondo barneratu ahal izateko, beraz, eskoletan ideia hau aurrera eraman behar da naitanahiez. Horrela egiten bada, ikusle pasiboak izanda..gure ikasleek ez dute ezer ulertuko, ezer barneratuko eta ez dira pertsona, ikasle eta gizaki bezala garatuko.

Informazio-teknologien kontzeptua eta "eskola2.0" inkesta

KIT definizioen gaineko benchmarking ezagutzaren gizartean


Testu honetan zehar Juan Cristobal Cobo Romanik Informazio-teknologiei buruz definizio bat proposatzen du, analisirako metodologia eta konpententzia digitalei buruzko proposamen kontzeptual bat ere. Erakunde internazional eta hezkuntza erakunde ezberdinek IKT-i buruz zer ulertzen duten jasotzen du.


Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) ekonomia, gizartea eta kultur bizitza erabat aldatzen ari direla pentsatzen dut: informazioa prozesatzeko, biltzeko eta transmititzeko ahalmen handia dutelako eta informazioa tratatzeko eta zabaltzeko era berriak eskaintzen dituztelako.


"Industria digitala" esan diezaiokeguna funtsean duela 30 urte sortu zen, lehen transistorea sortu zenean, hain zuzen ere. Hala eta guztiz ere, horren egoera une honetan dago gutxien zehaztua. Horrela, duela urte gutxi, zehazki 1990. urtearen hasieran, industria digitala merkatu eta teknologi ikuspegitik bi azpimultzo homogeneotan eta trinkotan bana zitekeen arren, gaur egun, autore eta aditu askok berez ez dela industria bakar eta independientea esaten digute, baizik eta, aldi berean, "teknologikoki elkartu eta banatu" egiten diren jardueren bilduma dela.


Ikus daitekeenez eta hamarkada honen azkenaldiko enpresen zurgapen eta bategite mugimendu ugariek adierazten digutenez, ikus-entzunezko sektorearen, informatikaren eta telekomunikazioen teknologi eremua eta horiekin loturiko merkatua erabat ari direla aldatzen pentsatzen dut. Izan ere, egoera "desegituratu" bateranzko joera agertzen baitute, eta egoera horretan, aipaturiko teknologien arteko konbergentzia nagusitzen da "multimedia" kontzeptuaren inguruan.


Multimedia Teknologia, testuak, irudiak eta soinuak erabiltzen dituen komunikazio-teknika da eta baita horien interaktibitate lokal edo urruna ere.


Multimedia nahiko helduta dauden hiru teknika batera erabilita lortzen da: telekomunikazioa, ikusentzunezkoa eta informatika. Denbora luzean zehar, hiru teknika horiek erabat autonomoak izan dira.


Telekomunikazioak, geroz eta korapilatsuagoak diren sareen bidez informazioa garraiatzen du herritarrrek edo adituek erabiltzeko; telefoniaren kasuan informazioa mundu osoan zehar banatzen dela uste dut, bere funtziorik nagusienak informazioa emititzea, transmititzea, komunikatzea eta jasotzea delarik.


Ikus-entzunezkoen teknologiak informazioa sortzen du; teknologia hau hasiera batean zinearen inguruan sortu zen eta, beraz, zinearen eragin handia du. Ikus-entzunezkoen merkatua publiko handiaren fantasian eta dibertsioan espezializatuta dago. Bere eginkizunik nagusienak produkzioa, banaketa, argitalpena eta erreprodukzioa dira. Masen bitartekoa da. Informatikak informazioa tratatzen du eta hasiera batean mundu profesionaleko aplikazioetan espezializatu zen; bere lehen aplikazioak gestio, zientzia eta industriaren ingurukoak ziren. Geroago, informatikak anitz arlo bereganatu ditu: irakaskuntza, medikuntza, garraioa, argitalpena eta abar. Esan daiteke, publiko handiari informatika 90. urteaz geroztik interesatzen zaiola.


Multimediaren prozesua oro har, beheko aldeko irudian adierazten da, sortzen denetik kontsumitzen den arte. Zirkulu bakoitzak aldi bat adierazten du eta gezi bakoitzak informazio-jario bat norabide bakarrekoa eta bikoa dena. Kateko aldi bakoitzean lanbide, teknika edo arau, merkatu eta agente jakin batzuk daude.



IRAKASLEEI “ESKOLA 2.0” PROGRAMARI BURUZ EGINDAKO INKESTA
Irakasleak zerikusi handia dute gai honetan, gaur egun teknologi berriak eskoletan abiadura handiz sartzen ari dira baina zer pentsatzen dute egungo irakasleak teknologia berri hauei buruz? Hori da oraingoan aztertuko duguna, horretarako "La Laguna" Unibertsitateko Manuel Area Moreirak egindako inkesta bat erabiliko dugu.
Irakasleek zenbait ideia aipatzen dituzte gai honen inguruan (TIC eta Eskola 2.0 programaren inguruan) Erkidegoko Mailan eta baita etapa ezberdinen mailan ere.
Lehen Hezkuntzako irakasleak Eskola 2.0rekiko balorazio hobeagoak dituzte DBHko irakasleak konparatuz.
Eskolako geletan teknologia asko dago, hala ere, gutxi dagoelaren ideia dago, teknologi berri gehiago nahi izaten da. Teknologi berriak aurrerapenekin lotzen dira, hala ere, ideia hau zalantzan dago eta teknologi berriak nola erabiltzen diren ikusi behar da.
Irakasleek beraz, uste dute IKTek ikasleengan eragin potitiboa ekarriko diola.
Nahiz eta teknologi berrien presentzia handia izan eskolan, gaur egun oraindik testu liburua eta arbela tradizionala dira erabilienak.
Ikastegiaren IKT koordinatzailearen irudia garrantzitsua dela pentsatzen da eta Eskola 2.0ren helburu eta ezaugarriei buruz informazio gehiago behar dela esaten dute.
http://www.slideshare.net/manarea/encuesta-prof-escuela202011?ref=http://tekberriak.wordpress.com/page/2/

SARRERA

Ikasgai hau erabat berria da niretzat, ezer gutxi dakit teknologi berrien inguruan, ikasgaihonetaz espero dudana, irakasle moduan eskolak ematerakoan teknologi berriak aplikagarriak izatea da. Etorkizunean hain beharrezkoak izango ditugun baliabide hauei buruz ideia orokor bat izatea izango da blog honen lana hain zuzen.

Gero eta tresneria gehiago dago eta hauei esker informaturik gaude, komunikatzen eta harremanatzen gara, esperientziak konpartitzen ditugu. Gure haurrak, txikitatik, tresna horiek erabiltzen ikasten dute, agian gu baino askoz arinago. Orain arte irakasleok izan dira erreferente nagusiak, gelako “jakintsuenak”, azalpenak, ezagutzak eta ikasketak jakinarazi dizkiete, eta guzti hau lortzeko erabili diren euskarriak, testu liburuak, entziklopediak, testu idatziak,….




Uste dut irakasleen lana ezinbestekoa dela, haurrak motibatu behar ditugu, baliabideak bilatu eta ahal den neurrian sortu, era eraginkorrean lan egin, egoera esanguratsuak sortu, haien akatsak onartu. Gure lana gaitasunetan oinarritu behar dugu. Hemendik aurrera ikasleen ezagutzaren prozesuan gidariak izan behar gara.

Hala ere, gaur egun teknologi berriak nolanahi eskoletan sartzeko joera dago. Kontutan hartu behar da teknologi berriekin ez direla gizaki kreatiboagoak egingo, hobeto ingelesa ikasiko dutenak, taldean hobeto lan egingo dutenak. Irakaskuntza berrikuntza behar dela argi dago, ezagutzak transmititzeko forma berriak bilatu, disziplina desberdinak konbinatzeko forma berriak, baina arazo hau ez teknologi berriekin soilik konpontzen.

Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.

Ikasleak informazio hartzaile hutsak dira, eskoletan ez da kreatibitatea bultzatzen, hau aldatu behar da. Ezin da izan testu liburua erabiltzen den materila bakarra izatea. Zenbait ikasgairi garrantzi gehiago eman behar zaie, ordu gutxi lantzen bait dira, musika adibidez.

Beraz, ikasgai honetatik eskatzen dudana irakasle moduan lan egiten dudanean, teknologia berriei buruz ideia bat izatea da eta eskolan tresna moduan erabili ahal izatea.